Udaran bezala neguan ere aukera, Negulekuetan

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 22a, 01:00

Urtero bezala, Gabonetako oporre­tan aisialdian euskera­ren erabilera indartzeko as­moz, Negulekuak antolatu di­tu Dobera Euskara Elkarteak, eta izenematea irekita dago, aben­duaren 14ra arte edo pla­zak bukatu arte.

Bi txanda, aukeran
Negulekuak abenduaren 24tik urtarrilaren 4ra bitartean egin­go dira, asteburu eta jai-egu­nak kenduta. Goizeko 09:00e­tatik 13:30ak arte, jola­sak, tailerrak, irteera txikiak, ipuin kontaketak, kantua... izango dituzte aukeran, 3 eta 10  urte bitartekoek (2008-2015 urteen artean jaiotakoek).

Nahi izanez gero, astebe­terako eman daiteke izena, 50 euroan; bazkide direnek, 40 euroan. Bi astee­ta­rako izena emanez gero, be­rriz, 90 euro izango dira; bazkideentzat 75.

Izena emateko edo infor­ma­zio gehiago eskatzeko Dobera Eus­ka­ra Elkartearen bulegotik pasa (Larramendi, 11), 943 33 27 99 tele­fo­nora deitu edo dobera@dobera.eus helbi­dera idatzi daiteke. Izenemate orriak bertan lortu eta entregatu daitezke.

Ereñotzun ere, Negulekuak
Aurreko urtean bezala, Ere­ñotzun ere Negu­le­ku­etarako taldea osatu nahi du Doberak, Katiluzar Guraso El­kartearen laguntzarekin. Nahi izanez gero, izena ema­tean talde horretarako dela adierazi.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!