Beste hiru kontzertu, patroiaren egunean

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 22a, 01:00

Egunak dira herriko mu­si­kariak ospakizunetan mur­gil­du zirela. Azkenekoz, astear­te­an bertan ‘Hernani’ Musika Eskolako ikasleak kale-jiran ibili ziren Musikalean ekime­na­ren bueltan. Baina gaurkoa da Santa Zezilia, musikarien patroiaren eguna, eta hori horrela, beste hiru emanaldi izango dira gaur.

Batetik, ‘Hernani’ Musika Es­ko­la Publikoko ikasleek 18:30e­tan Biterin emango du­te­na. Tartean, aurreko ikas­tur­tea gainditu duten ikasleei diplomak emango zaizkie.

Bestetik, 19:00etan (ez 19:30e­tan, kultur agendak dioen mo­duan), Goiz Eguzki abesbatza ate­rako da Plaza Berritik, eta Kax­koan barrena 10 geldialdi egin­go ditu 17 melodia kantatzeko.

Azkenik, Hernaniko Mu­si­ka Bandak emanaldi txiki bat eman­go du 20:30etan udale­txe­ko arkupetan, «jarraitzaile fi­de­le­nei eskerrak» emateko. Izan ere, pasa den la­run­ba­te­an eman zuen kontzertua Ban­dak, Bite­rin, baina tokirik ga­be jen­de dezente geratu zen, eta ha­ien­gana hurbiltzeko kon­tzer­tu­a­ren zati bat joko du berriro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!