Erronka teknologikoa martxan jartzeko bat egin du Basque Culinary Centerrek bere bazkide teknologikoarekin, hau da, Telefonicaren Gipuzkoa Open Future ekimenarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, elikagaiak ez diren produktuen inbentarioaren kudeaketa hobetzeko.
Helburua da, besteak beste, sistema berritzaile bat ezartzea, elikagaiak ez diren materialak inbentariatuta eta lokalizatuta egon daitezen, ahal dela denbora errealean. Proiektu honen bidez, materialen kalitatea, kontrola eta horniketa hobetu nahi dira.
Erronkan parte hartu dezakete nahi duten tokiko, estatu mailako edota nazioarteko ekintzaileek, startupek, enpresa txiki eta ertainek, unibertsitateek edo teknologia zentroek, eta abenduaren 18ra arteko epea daukate proposamenak bidaltzeko http://gipuzkoa.openfuture.org webgunearen bidez.
Irabazleak proba pilotua egin ahal izango du proposatu duenarekin Basque Culinary Centerren, Aldundiaren 15.000 euroko saria jasoko du, eta Gipuzkoa Inmersion Trip murgiltze saioan parte hartuko du.