Bideo emanaldia eta sari banaketa, ostiralean

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 21a, 01:00

Beldur Barik ikus-entzu­nez­koen lehiaketako sari banaketa nagusia larunbatean egingo da, Gasteizen, baina bezperan, os­tiralean, Hernaniko sariak ba­natuko dira, 18:30etan Bite­rin.

Sariak, bi mailatan
Indarkeria sexistari aurre egi­teko beldurrik eza susta­tzen duen programa da Beldur Ba­rik, Euskal Autonomia Erki­de­goko erakundeek elkarlanean martxan jarritakoa, eta bes­te­ak beste, lehiaketa antolatzen du­te, gazteek jarrera hori oi­na­rri hartuta ikus-entzunezko lanak egin ditzaten.

Hernanin,  Udalak, Berdin­ta­sun Kontseiluak, Arre­ma­ni­tzek, Gaz­te­lekuak eta herriko hain­bat eragile feministek bul­tzatuta, sariketa propioa ere antolatu da azken hiru ur­te­etan. Horrela, ostiraleko eki­tal­dian, gazte hernaniarrek aur­keztu dituzten bideoak iku­si ahal izango dira, eta on­do­ren, Hernaniko sariak ba­na­tuko dira: 150 euroko sari bana, 12 eta 17 urtekoek eta 18 eta 26 urte artekoek egin­dako bideo onenei.

Autobuserako eta botoa emateko, interneten
Sari banaketa nagusia, berriz, Gasteizen egingo da larun­ba­tean, eta autobusa jarriko da bertara joateko. Izena ema­teko: www.beldurbarik.org.
Bestalde, publikoaren saria ere banatuko da bideoen ar­te­an, eta webgune horretan ber­tan eman daiteke botoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!