Aliziaren mundu miresgarria, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 21a, 01:00

50 urte dira Lewis Carroll idazlearen Alizia herrialde mi­res­garrian euskerara itzuli zela, eta Galtzagorrik areto literario be­rezia sortu du, 10 eta 11 urte­ko­ei bideratua. Gi­puzkoan ba­rre­nako zirkuitua Hernanin ha­siko du, gaurtik azaroaren 26ra.

Egun horietan ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek bisitatu ahal izango dute. Baina hilaren 26an publikoari irekiko zaio 17:00etan eta 18:00e­tan. Liburutegian eskatu be­har dira gonbidapenak; 18:00e­tako saio­rako bukatu dira.

Lau gune, jolas eta solaserako
Areto literarioa lau gunetan ba­natuko da, eta horietan, Lur Kortak dinamizatuta, jarduera eta jolas desberdinak egin eta liburuaren pasarteak ira­ku­rri ahal izango dira.

Liburuaren euskerazko az­ken bertsioa 2015ean Pamie­lak argitaratutakoa da, Manu Lo­pez Gasenirena. Bertan, li­bu­ruko errima, poema edota hitz-jolasak euskalduntzeko aha­legina egin zuen, eta hori aprobetxatzen da Biterin es­trei­natu den areto honetan: Ali­ziarekin abentura bat bizi eta landuko dira umore linguistikoa, ahozko literatura, hau­rraren garapen kognitiboa, arte heziketa edota moralaren eta jendartean ezarrita dauden arauen inguruko hausnarketa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!