Boliviako 270 emakume nekazari, ahalduntzen

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 21a, 01:00

Arlo ekonomiko, sozial, po­li­ti­ko eta komunitarioan ahal­dun­du daitezen, emakume in­di­gena eta nekazariekin eg­i­ten du lan Bartolina Sisa el­karteak eta bertako kide den Birbana elkarteak. Boliviako San­ta Cruz departamentuko San Pedro herrian sortu zen, eta Hernaniko Udaleko lan­ki­de­tza arloak diruz lagundu du 2014tik 2018ra. 

Hori horrela, Hernanin izan ziren atzo Maria Ma­ma­ni, Elo­í­na Coca eta Marcia Gon­­záles, el­karteko ordezka­ri­ak, egin­da­ko lanaren berri ema­ten, eta Hernaniren babesa eskertzen. Uda­le­ko zinegotzi eta tek­nikariek, Berdintasun Kon­tseiluko ki­deek eta Koo­pe­ra­zio Taldekoek egin zieten harrera.

Hiru arlotan, indar
Emakumeen ahalduntzea oi­narri izan duen prozesua bul­tzatu du elkarteak, eta «zu­ze­ne­an 270 emakumek onu­rak» bizi izan dituztela azpi­ma­rra­tu zu­ten. «Lagundutako pro­iek­­­tu­ek balio izan dute ne­ka­zal ja­to­rri­ko emakume indi­ge­nek be­ren gaitasunak eta au­ke­rak indar­tze­ko, eta San Pe­dro­ko herria­ren gara­pe­nean par­te-hartzea, eragina eta es­ku­bi­deen era­bi­lera in­dar­tzeko».

Azaldutakoaren arabera, hiru arlotan egin dute lan, ho­rre­tarako: emaku­meenga­na­ko indarkeriarik gabeko in­gu­rua sortzeko kontzientziazioa, erabakitze-gune publikoetan par­te hartzeko gaitasun eta ego­erak indartzea, eta es­ku­bi­de ekonomikoa eta elikadura bu­rujabetza lortzeko baliabide eta egoerak hobetzea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!