Beste zenbait gairekin batera, DBHa da azkeneko urteetako erronketako bat Astigarragan. Gaia zertan den azaltzeko, batzar irekia egingo du gaur EH Bilduk; Herri Eskolako areto nagusian izango da, 18:30etan.
Arkitektoaren eta aholkulari juridikoaren txostenak, orain
EH Bilduk zabaldutako oharrean dioenez, «urte hasieran, EAJk DBHren kokapen-proposamen berria plazaratu zuen Urumea Berriko promotorearen eskutik: DBH Ergobian kokatu eta promotoreari Ergobian bertan eta Bidebitarteko poligonoan 122 etxebizitza gehiago eraikitzeko eskubidea aitortuz. Ordainetan, promotoreak Udalari DBH eraikitzeko partzela doan emango lioke».
Udal arkitektoraren ustez, «bideraezina» da.
Horren aurrean, EH Bildu aurka azaldu da, «hasieratik»: «DBH espekulazioarekin lotzen duelako, Bidebitarte osoa etxez betetzeko lehen urratsa izan daitekeelako, epe luzera konponbidea baino arazoa izan daitekeelako eta epeetan asko atzeratzea dakarrelako».
Eta orain, udal arkitektoaren eta aholkulari juridikioek txostenean, «egungo kokapena lehenesten» dute. EH Bilduk dio, Udal arkitektoraren ustez, «bideraezina» dela, «uholde eremuan planteatzen delako». Gainera, ohartarazten du «tramitazioarekin hasi ahal izateko, beste 6 urte pasa beharko liratekeela».
Aholkulari juridikoaren arrazoiak azkeneko honekin daude lotuta, oposizioko taldeak dioenez: «kokapen berriaren tramitazioaren konplexutasuna azpimarratzen du».
«Ardura guztia, EAJrena»
EH Bilduk dioenez, 2016ean onartu zen aho batez «2019 erdialderako DBHko partzela eskuratua eta hiritartua egongo zela», baina «aurrerapausorik ez» dagoela diote: «ardura guztia EAJrena da». «Utzikeriaz» aritu dela diote, «dena nahastuz eta atzeratuz».