Hausnarketarako gune gaur, Aquariuma

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 21a, 01:00

Biolentzia Sexis­ta­ren kon­trako Matazen Pen­tsa­mendu Fe­­mi­nis­taren aurreneko To­pa­­keta antolatu du Astiga­rra­gako Harituz Elkarteak gaur­ko. 
Donostiako Aquariumean izango da; goizeko 08:30etan emango zaio hasiera jardu­nal­­diari, eta arratsaldeko 17:00­ak aldera dago aurrei­ku­sia bukaera.

Hausnarketarako espazioa
«Emakume izate hutsagatik emakumeen kontra erabiltzen den biolentziari ikusgarrita­suna eman eta horren ingu­ruan hausnartzeko espazioa izan nahi du», Harituz elkar­teak azaldu duenaren arabera. 

«Gure bizitzak zeharkatzen di­tuen indarkeria horien lo­gika eza­gutu eta ulertzea ahal­dun­tze-ekintza bat da eta borro­ka­rako erreminta bat», nabarmendu dute.

Lehenengo, inaugurazioa
Materialaren banaketarekin hasiko dira; ondoren, 09:00­e­­tan inauguratuko du­te jar­du­naldia Miren Elga­rrestak, Isa­bel Oterok eta Silvia Bua­ven­tek, hau da, Foru Al­dun­diko Ber­din­­ta­sun Zuzen­dariak, Hari­tuzeko lehenda­kariak eta Ema­­­­ku­mea­ren Insti­tu­tuko zuzen­da­riak.
Ondoren, mota ezber­dine­tako mahai-inguru eta hitzal­diek emango diote jarraipena.

Tartean izango da Zorione Etxezarraga alkatea, horieta­ko batean parte hartzen. Az­ken mahai-inguruan izango da bera, Nola jardun arlo pu­blikoan biolen­tzia sexistaren kontra izenburupean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!