Santa Zezilia omentzeko, ‘Musikalean’

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 21a, 01:00

Santa Zezilia eguna izango da   bihar, eta hori ospatzeko, Eus­kal Herriko Musika Es­ko­len elkartearen Mu­­sikalean eki­menarekin bat egingo du Astigarragako Norberto Al­man­doz Musika Eskolak. Gaur alaituko dituzte kaleak musikaz, arratsaldeko 18:30­e­tan hasita.

Kalejira, aurrena
Trikitixa eta pandero-joleek emango diote hasiera festari 18:30etan abiatuko dira Mu­sika Eskolatik, eta herrian zehar ibiliko dira. Ondoren, 19:00etan Musika Eskolara egin­go dute buelta, bertako Areto Nagusian egingo di­tuz­te entzunaldiak: trikitie­kin ha­si, pianoekin jarraitu eta Ken 8 eta Ilargian talde­ekin bukatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!