Ehundaka astigartar prest, 11 egun euskeraz egiteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 21a, 01:00

Azaroaren 23tik abendua­ren 3ra bitarte egingo da Eus­karaldia ekimena Euskal He­rri osoan zehar, tartean, Asti­garragan. Etzi, ostiralean ber­tan, emango diote hasie­ra, arratsaldeko 18:00etan ha­sita, Foru Plazan.

Hasteko, txapa-banaketa
Arratsaldeko 17:00etatik au­rre­ra izango dira antola­tzaile­ak Foru Plazan; orduan banatuko dizkieta txapak herriko ahobizi eta belarri­prestei. Gero, 18:00ak aldera zumba saioa izango da. Segidan, musika talde batek eskainiko du emanaldia. Eta bukatzeko, denek txapa jarri eta ekitaldi xumea egingo dute, etxafero eta guzti! 

Musikarekin borobilduko dute festa, euskera ahoan dutela. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!