Euskara Ari Duk antolatutako Baietz Hernanik! erronkan parte hartzeaz gain, ostiralean hasiko den Euskaraldian ere izena eman dezakete hernaniarrek, Biterin edo Larramendi 11ko bulegoan. Ostiralean hasiko da, 19:00etan Plazan egingo den argazki masiboarekin. Parte hartuko dutenek gaurtik jaso ditzakete txapak bulegoan, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Gaur, bestalde, prestakuntza saioa egingo da Biterin, 19:00etan.