‘Eta martxoaren 8a ta gero zer?’

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 19a, 01:00

Aurtengo martxoaren 8an burututako grebak eta herrietan izandako mobilizazioek aurreikuspen guztiak hautsi zituzten. «Inoiz baina emakume gehiago atera ziren kalera euren eskubideak aldarrika­tzera, mugimendu feministaren borrokan mugarri bat markatu zuelarik egun ho­rrek. Kanpora begirakoa izugarria izan zen arren, barne antolaketari dagokionez, hain­­­bat hutsune identifikatu dira, batez ere militan­tzia eta konpromiso mailari lotuak» diote Udaleko Berdintasun sailetik.
Horren inguruan ariko dira hizketan ikastaroan Eta mar­txoaren 8a eta gero zer? aztertuko dute bihar, 17:30etatik 20:30etara Plaza Femi­nistan. Baita azaroaren 29an ere. Apuntatu nahi izan ezkero berdintasun@hernani.eus helbidera idatzi edo 943 33 70 17 telefonora deitu behar da. 6 euro balio du eta euskeraz da.
Espazio honen bidez gizarte mugimenduetan dagoen mi­litantzia ereduaren inguruan hausnartu nahi da, jendartean ematen ari diren aldaketak ulertzeko eta feminismotik aurrera begirako estrategia berriei bide egiteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!