Hernaniko Kantuz abesbatzarekin egin zuen bat berriro ere Aiztondok larunbatean, elkartuta ospatzeko pasa berri den Santa Zezilia eguna. Aurreko egunean Hernanin eman zuten kontzertua, eta Astigarragako Andre Maria elizan aritu ziren gero, Igor Arroyok zuzenduta. Javier Perez de Azpeitia piano-jolearen laguntza ere izan zuten.