Ereñotzuko Irrintzi taberna ustiatzeko lehiaketa epea zabaldu du Auzo Udalak, eta azaroaren 26an bukatzen da. Proposamenak Ereñotzuko Auzo Udaleko bulegoan aurkeztu behar dira, astelehenetan 08:00tatik 11:30etara eta 18:00etatik 20:00etara. Asteartetik ostiralera bitartean 08:00etatik 14:00etara. Bertan daude, baita ere, klausula administratibo partikularraren pleguak eta plegu teknikoak, interesa dutenen eskura.
Kontratua
Kontratuaren iraupena, 2 urtetakoa izango da eta, ondorengo bi urtetan, urtez urte luzatu ahal izango da.
Ez da Esleipendunak administrazioari ordaindu beharreko preziorik finkatzen. Hustiapenaren trukean Ereñotzuko frontoiko aldagelak eta komunen garbiketa egin beharko du esleipendunak.
Zerbitzua ematea
- Astean zehar, taberna egunero ireki beharko du, lanegun oso batean eta goiz batean ixteko eskubidearekin.
- Gutxienez, zerbitzua 10 orduz egongo da irekita astean zehar eta 14 orduz asteburuan
- Sukalde zerbitzua emango da eta taldeentzako bazkari edo afariak ere bai.
- Prentsa eta ogia ere salduko da.
- Frontoiko fitxen eta aldagelen kudeaketa emango da.
- Esleipendunak, tabernatik, Auzo Udalaren eta inguruaren informazio turistikoa eman behar du.