Musikariaren patroiaren eguna datorrenez, gaur, 17:30etan Musikalean ekimenean hartuko dute parte ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoko akordeoi-jole, trikitilari, albokari eta haizezko tresnen jotzaileek; kalejiran ibiliko dira Kaxkoan. Ostegunean, berriz, kontzertua emango dute 18:30etan Biterin.
Bestalde, pasa den larunbatean emanaldiak egin zituzten txistulariek, Ttarla dantza taldeak eta Musika Bandak. Azken honek beste emanaldi bat emango du ostegunean bertan, 20:30etan udaletxeko arkupetan, larunbatean jendea Biterin ezin kabitu geratu zelako. Goiz Eguzki abesbatza ere kalera aterako da 22an, 19:30etan.