Mende erdia baino gehiago da Estatu Batuetan Black Friday delakoa, Ostiral Beltza, ospatzen dela, Gabonetako erosketa denboraldiari hasiera emateko. Egun horretan, deskontuak izaten dira denda askotan, eta Berriak elkarteko merkatari eta ostalariek bat egin dute kanpainarekin; hilaren 23an deskontuak izango dira, eta kartel eta dekorazio bereziarekin adieraziko dute aukera horien berri.
Ostiraleko deskontuez gain, bestalde, txeke berezi bat zozketatuko da aurten: ostegunera arte Hernanin egindako erosketen truke, 600 euroko txekearen zozketan hartu ahal izango da parte. Irabazlearen berri ostiralean jakingo da, eta 600 euroak hilaren 29an gastatu beharko ditu.