Lurralde batasunaren garrantzia aztergai

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 19a, 01:00

Hernani  Errotzen, memoria his­torikoa lantzen duen el­kartea, ekitaldi desberdinak anto­latzen ari da eta la­runbateko kontzertua eta gero hitzaldia dator. Etzi, asteaz­kenean, Eneko Bide­gainek Lurraldea eta herria. Zazpiak bat. Atzo, gaur, bihar hitzaldia emango du 19:30etan, Biterin.
Bidegainek lurralde bata­sunaren garrantzia herriaren identitate kolektiboan eta kul­turan aztertu du. Idaz­learen arabera, «boterearen galtzeak eta lurraldearen zati­ketak era­gin dute euskal kontzien­tzi­aren ahultzea, eta azken ha­mar­kadetan area­gotu egin da zatiketa administra­tibo­aren eragina, herriaren bata­su­na­ren eta kohesioaren kal­tetan».
Enekoren kezka nagusia da Euskal Herriaren lurralde ba­ta­sunaren egoera. Esaten due­nez, aztertu nahi izan du «no­la izan den herri batu bat his­torian zehar, nola galdu duen batasun hori eta zeintzuk izan diren erresistentziak Euskal Herriaren askatasunaren al­de­ko mugimenduan».

«Azken urteotan distantziak haunditu egin dira»
Horrez gain, gaur egungo egoeraren irakurketa egin du: «azken urteotan, distantziak haunditzen ari dira antola­keta administratibo baten edo bestearen mende dauden zatien artean». Gaiari ez zaio egunerokotasunarik falta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!