Ereñotzuko denda ustiatzeko lehiaketa epea zabaldu du Auzo Udalak. Azaroaren 6an hasi zen proposamenak aurkezteko epea eta azaroaren 26an bukatzen da. Proposamenak Ereñotzuko Auzo Udaleko bulegoan aurkeztu behar dira, astelehenetan 08:00tatik 11:30etara eta 18:00etatik 20:00etara. Asteartetik ostiralera bitartean 08:00etatik 14:00etara. Bertan daude, baita ere, klausula administratibo partikularraren pleguak eta plegu teknikoak, interesa dutenen eskura.
Kontratua
Kontratuaren iraupena, 2 urtetakoa izango da eta, ondorengo bi urtetan, urtez urte luzatu ahal izango da.
Ez da Esleipendunak administrazioari ordaindu beharreko preziorik finkatzen. Ustiapenaren trukean Ereñotzuko biztanleei eskaripean hainbat produktu edo zerbitzu eskaini beharko ditu esleipendunak. Era horretara zein produktu mota ekarri, auzo udalarekin adostu beharko du.
Zerbitzua ematea
- Gutxienez, zerbitzua 5 orduz egongo da irekita astean zehar (goizean eta arratsaldean banatuta) eta 4 orduz larunbatetan.
- Mezu eta pakete bilketa/banaketa zerbitzua emango da.