Nerea Muñoz pedagogo eta gizarte hezitzaileak hitzaldia eman zuen asteartean Goiz Eguzkin. Zahartzaroa eta giza harremanak izan zituen hizpide, eta interes haundia piztu zuen hernaniarren artean. 50 pertsona inguru bildu ziren goiko aretoan eta adi-adi jarraitu zuten pedagogo eta hezitzailearen hitzaldia.