Komun publikoak hobetzea, boto gehien jaso dituen proposamena

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 18a, 01:00

Aurreko igandean eman zu­ten bukatutzat Hernani Era­baki 2019 prozesu partehar­tzailea, eta talde eragileak os­tegunean eman zituen aditzera aukeratuak izan diren proposamenak. 
Beste behin, 500.000 euro zertan inbertitu erabaki dute hernaniarrek; zortzi proposamenen artean banatuko dira, 2019an (beheran, zerrenda).

1.176 boto, iaz baino 200 gehiago
16 urtetik gorako 1.176 hernaniarrek eman dute botoa aurten, erroldaren %6,77ak, eta iaz baino 200 herritar gehiagok (975 izan ziren). 
Horrez gain, aurten aurreneko aldiz eman dute botoa 8 eta 15 urte bitarteko gaztetxoek, Eskola Agenda 21en bitartez. 615 boto izan ditu prozesuak bide horretatik, Ereño­tzuko Txirrita Eskolako, Inma­ku­­ladako eta Hernani BHIko ikasleenak.
Bozkatzeko moduan ere al­da­ketak izan dira; Maitane Ba­rrenetxea Azti­ker soziologia ikergune­ko teknikariak azaldu zuen aurten aurrenekoz, «au­rrea hartu» diola internetak, postontziei: 709 boto eman dira online; 468, aldiz, postontzietan.

Diru-laguntza sozialei, 27.000 euro
Emandako botoetatik, 992 jaso ditu bozkatuenak, hau da, ko­mun publikoak hobetzeak (65.000 euro). Segidan daude, beste biak: argiteria hobetzea, 965 botorekin; eta Erreka Egu­na antolatzea, 950 botorekin. 
Zazpigarren proposamenarekin 27.000 euro geratzen ziren 500.000 eurora iristeko, eta ho­ri, nahiz eta hurrenkeran ha­mabigarrena izan, diru-la­guntza sozialak haunditzera bideratuko da, segidan zeuden proposamen bozkatuenetan «aurrekontu malguena» duelako. 

 

HERNANI ERABAKI 2018: boto gehien jaso dituzten 8 proposamenak

 Komun publikoak hobetu: (1) Komun berria egin Portu-Karabel-Zubipe oinezko bidean, eta (2) guztietan haurrak aldatzeko euskarriak jarri (65.000 euro) - 992 boto.
 Argiteria hobetu: (1) Iturmendiko eskaileratan, (2) Karabeleko parke eta aparkalekuan, eta (3) Zinkoeneako zubi amaieran 
(28.000 euro) - 965 boto.
 Ibai eta erreken garbitasuna mantentzeko ‘Erreka Eguna’ antolatu Hernaniko DBHko ikasleekin (5.000 euro) - 950 boto.
 Bizikleta pista berri bat egin, eta horretarako proiektua, partaidetza prozesua eta obrarako aurrekontua jaso (120.000 euro) - 830 boto.
 Karabel auzoan, Zubipe inguruan aparkaleku  berria egokitu 70 plazarekin, beti ere Ura Agentziak baimena ematen badu (100.000 euro) - 782 boto.
 Oinezko bideetan segurtasuna hobetu: (1) seinalizazioa Larramendi eta Onddi kaleen bidegurutzean, Elkano hasieran (Motos Santi parean), Atsegindegin; eta kohesistentzia guneka margotu (115.000 euro) - 778 boto.
 Kutsadura murrizteko plana sortu eta Zarata Mapak antzeman dituen leku kritikoetan interbentzioak egin  (40.000 euro) - 
776 boto.
 (*) Diru-laguntza sozialak haunditu: (1) babesgabetasun egoeretarako mikrokredituak eta (2) gizarte larrialdietarako 
laguntzak (27.000 euro) - 668 boto.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!