Hernaniko Udalak parkour ikastaroa antolatu du 2002 eta 2006 urteen artean jaiotako gazteentzat. Ikastaroa asteazkenean, azaroaren 21ean, hasi eta azaroaren 31n amaituko da, saio sorpresa bat ere izango da. Ordu eta erdiko bost saio izango dira guztira.
10 euroan, baina saio guztietan partehartzen duenari tasa itzuliko zaio
17:30etatik 19:00ak arte izango dira ikastaroak Hernaniko kiroldegian. 10 euroko prezioa du baina saio guztietan parte hartzen duen gazteari osorik itzuliko zaio matrikula-tasa.
Gaztelekuan edo kiroldegian izenematea bihar arte egin daiteke
Ikastaroan parkourra egiteko oinarrizko teknikak irakatsiko dira. Izen ematea Hernaniko Gaztelekuan (asteartetik ostegunera 17:00etatik 20:00etara) edo Kiroldegian egin daiteke bihar arte.
Hernani Erabaki Aurrekontu Partehartzaile prozesuan nerabeei zuzendutako kirol eskaintza ez konpetitiboa indartzeko proposamenaren baitako ikastaroa da. Hurrengo formatu laburreko ikastaroa skatea izango da, adi datekin! yy