Kale-irakurraldia, Biteritik hasita

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 18a, 01:00

Kale-iraku­rraldi berria egingo dute gaur Her­nanin. Oraingo honetan Lapu­rreta gaia har­tuta arituko di­ra, 25 testu irakurriz, Herna­niko bost ban­ketxeen kutxa­zai­netan. Guz­tira 25 irakurle ari­tuko dira, testu bana ira­kurriz, eta lapu­rretaren ingu­ruko hainbat ikuspuntu literario agertuz. Hitzordua goizeko 11:30ean jarri dute Biteri kultur etxeko atarian, bertatik abiatuko dira herriko Kaxkoa zeharkatuko duen ibil­bidea eginez. 

Musikaz lagunduta euskal kantuak
Aurrekoetan bezala, musi­ka lagun arituko dira eta alde horretatik, izango da, lapu­rretaren gaineko hainbat eus­kal kantu entzuteko aukera.
Elkarlanean bildutako tes­tuak eta musikak dira erabi­liko direnak, eta bolondresak dira irakurle guztiak, edonork eduki du-eta, sorta batetik gustuko testua aukeratzeko parada. 
Azkenik, jolas gisara, entzuleek asmatu beharko dute nortzuk diren testuen idazleak, eta trukean hainbat sari jaso ahal izango dituzte gehien asmatzen dituztenek.
Eduardo Galeano, Gotzon Barandiaran, Miren Amuriza, Castillo Suarez, Harkaitz Cano edo Leire Bilbaoren testuak izango dira, besteak beste, irakurriko dituztenak. Edozein literaturazalek badu hitzordua gaur Hernanin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!