«Emakumea* erdigunean duen justizia», eskari

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 20a, 01:00

Tailer, solasaldi, manifes­ta­zio eta emanaldiak antolatu di­tu Hernaniko Koordinadora Feministak datozen egu­ne­tarako, Emakumeenganako Indar­keriaren Kontrako egu­na, azaroaren 25a, medio.

Buruberoki  eta Zaintza Pla­­zara tailerrak antolatu dira bi­har eta etzirako, eta osti­ra­le­ra­ko, Beldur Barik sa­ri banaketa. Da­to­rren as­tean, berriz, heda­bi­de­en in­gu­ruko solasaldia. Denen ar­tean, or­dea, igandeko ma­nifes­ta­zioa azpimarratu du­te Koor­di­nadorako eragileek.

«Hau ez da justizia»
Igandean 13:00ean aterako da manifestazioa Plaza Berritik, Hau ez da justizia lelopean. Lau aldarrikapen egin nahi dira. «Salatu nahi dugu si­s­te­ma judiziala patriarkala de­la», azaldu dute: erre­pr­o­du­zi­tzen dituen ereduekin «era­so­tzai­leak sortu eta zigortu egi­­-­ten ditu, gure testigantzak za­lantzan jartzen ditu, eta gi­zo­nen bulkada sexualak natu­ralizatzen ditu».

Bestetik, diote: «salaketa ez da bermea erasotua ez iza­te­ko». Era berean, eredu honek «zigorrean sinesten» duela sa­latu dute, eta «errepa­razio­ra­ko baliabideak birpentsa­tze­ko» aldarria egin dute. Azke­nik, «emakumea* ­(izaera anitzekoa) erdigunean ja­rriko duen justizia, erre­pa­ra­zioan eta babesean oi­na­rri­tua» al­darrikatu dute, eta go­go­rarazi, «ardura gizarte oso­a­rena, ko­lektiboa» dela. 

AZAROAK 25 - EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO EGUNA

Bihar, Buruberoki tailerra, 17:00etan Urumea Herri Gunean. Kamiseta zahar bat eraman.
Etzi, Zaintza Plazara tailerra, 18:00etan Iturolan.
Azaroak 23, Beldur Barik lehiaketako bideo emanaldia eta sari banaketa, 18:30etan Biterin.
Azaroak 25, Manifestazioa, 13:00ean Plaza Berritik abiatuta, Hau ez da justizia lelopean.
Azaroak 27, Mugarik Gabe erakundearen ikerketaren aurkezpena eta solasaldia, Irati Sarasua Arabaolaza kazetariarekin, 18:00etan Biterin: Hedabideen papera indarkeria matxistaren aurrean: informazioa ala desinformazioa.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!