Santa Zezilia eguna, musikarien patroiarena, alegia, gertu dago; azaroaren 22an ospatzen da. Hori horrela, Norberto Almandoz Musika Eskolako ikasleak kalera aterako dira bezperan, azaroaren 21ean, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak antolatzen duen Musikalean egitasmoaren bueltan kalean musikaz blaitzeko. Arratsaldeko 18:30etan aterako dira trikitilari eta pandero-joleak, kale-jiran. Musika Eskolan bukatuko dute buelta, eta 19:00ak aldera, areto nagusian entzunaldia emango dute trikitilariek, piano-joleek, Ken 8 eta Ilargian taldeak. y