Datorren ostiralean, azaroaren 23an hasiko da Euskaraldia, eta abenduaren 3ra arte, euskerari eusteko erronkari helduko diote herritarrek. Belarriprest edo Ahobizi papera hartu, norberaren aukera da. Izena emateko aukera irekita dago oraindik www.astigartarrak.eus webgunean, edo kultur etxean, kiroldegian eta udaletxean jarritako buzoietan. Baina bihar, postu berezia jarriko da izena emateko, Joseba Barandiaran plazan. Txapak ere bertan banatuko dira, eta kamisetak salgai izango dira. Euskaraldiaren hasiera ekitaldia, berriz, azaroaren 23an, 18:00etan egingo da, Foru Plazan. Lehenago, 17:00etan txapak jaso ahal izango dira, baita ordura arte egunero ere, kultur etxean.