Denboraldi hasiera bikaina zapuztu diote Mundarrori azken hiru asteetako porrotek, baina lehengo larunbatean 1 eta 3 irabazi zion Tolosari, eta berriro ere garaipen boladan sartu izana espero du. Gaur Oriori egingo dio aurre etxean, 16:00etan hasita.
Hasi eta bukatu, aurretik
Argi zuten astigartarrek inertzia aldatu beharra zegoela, eta irabazteko gogoz atera ziren tolosarren zelaira. Hasi bezala nabaritu zen grin hori, Iñurrik ezkerrarekin egindako jaurtiketa partiduko aurreneko gola izan baitzen, 15garren segunduan; laugarren minutuan sartutakoa, ordea, balio gabe utzi zuen epaileak.
Tolosak berdinketa lortu zuen atsedenaldiaren aurretik. Bigarren zatian, hala ere, berriro ere aurrea hartzeko prest zelairatu ziren astigartarrak, eta talde presio onari esker, Landerrek sartu zuen bigarren gola. Kontrako penaltia jaso zuen gero, baina atezainak ederki geratu zuen. Simonek aurrerago hirugarren gola sartu zuen, eta hortik aurrera, taldea sendo eta elkartuta aritu zen, aurkariari inolako aukerarik eman gabe.
Garaipena zertxobait ilundu zuen bakarra izan zen Marcosen txorkatileko lesioa.
Dena den, sailkapeneko hirugarren postuari eutsita, gaurko indarberrituta dago taldea, Oriori aurre egiteko.