‘Munduko emakumeak’ ipuin musikatuak bihar, Aranon

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 17a, 01:00

Emakumeenganako Indar­keriaren kontrako Nazioarte­ko Eguna da azaroaren 25a, eta urtero bezala, hainbat ekintza antolatu dituzte Goizuetan eta Aranon ere, data horren bueltan, Ez dira zenbaki hutsak, gure bizitzak dira! lelopean.

Atzo arratsaldean bertan egin zuten horietako au­rre­ne­koa, Goi­zu­e­tan. Uda­letxeko ganbaran elkartuta, Hon­da­rri­biako alar­deari bu­ruz­­ko hi­tzaldia es­kai­ni zuen Ilargi Bengoe­txea Gartziak.

Eta Aranon, biharko jarri dute zita. Munduko emakumeak ipuin kontaketa musikatua eskainiko dute Maisue­nean, helduentzat; 12 urtetik gorakoentzat, zehazki. Eguer­di­ko 12:00etan hasiko da.

Mendialdeko herrietarako, ekintza gehiago ere antolatu ditu, Gizarte Zerbitzuen Man­komunitateak. Leitzan, elkarretaratzea izanen da hilaren 23an, eguerdiko 12:00etan He­rriko Pla­zan; eta Areson, haurrentzako ipuin kontaketa antolatu dute azaroaren 30ean, arratsaldeko 18:00etan udale­txeko erabilera anitzeko gelan. 

Nafarroa osorako bi deialdi ere izanen dira, datozen asteotan. Batetik, gaur, Ema­kumeenganako in­darkeriaren aurkako gazteen II. topaketa eginen dute, Ata­rrabiako kultur etxean, 16:00etan hasita. 14 eta 30 urte bitarteko gaz­teen­tzat da, eta aurrez eman behar da izena: 684 261 593. Doako ga­rraioa ere eskainiko dute. Eta bestetik, azaroaren 25ean ber­tan, manifestazioa dei­tu du Iruñan, Indarkeria Sexis­ta­ren aurkako Nafa­rroa­ko Ema­­ku­meen Plataformak. Eguer­­di­ko 12:00etan izanen da, Gaztelu Plazatik abiatuta.

Jostailu eta ipuin ez sexistei buruzko saioan, izenematea
Eta berdintasunarekin lotuta, Gabonak gertu daudela aprobetxatuz, jostailu eta ipuin ez sexistei buruzko hitzaldia an­tolatu dute Goizuetan, azaroaren 26rako. Eskolan izanen da, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Bertan, landuko dute zein izan daitezkeen «jostailuak hauta­tzeko irizpideak», eta animatuko dituzte «betiko ipuinak kontatzeko ikuspegi berriak» probatzera.

Parte hartzeko, ize­na eman behar da aurrez, hi­la­ren 22ra arte: 674 08 69 26 zenbakira idatzi whatsappez; edo dei­tu 948 51 08 40 telefonora. 

 

AZAROAK 25
Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna 


GAUR, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako gazteen II. topaketa.
16:00etan, Atarrabiako kultur etxean. 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. Izenematea: 684 261 593.

BIHAR, Munduko emakumeak ipuin kontaketa musikatua, 12 urtetik go­rakoentzat.
12:00etan, Maisuenean.

AZAROAK 23, Elkarretaratzea eta adierazpen instituzionalaren irakur­keta.
12:00etan, Leitzako Plazan.

AZAROAK 30, Amonaren istorioak: Amelie. Haurrentzako ipuin kontaketa.
18:00etan, Aresoko udaletxeko erabilera anitzeko gelan.

AZAROAK 25, Manifestazioa, Iruñako Gaztelu Plazan, 12:00etan.
Indar­ke­ria Sexistaren aurkako Nafarroako Ema­ku­meen Plataformak antolatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!