Militarrak herrian, entrenatzen

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 17a, 01:00

Twitterren zabaldu zuen bideoa asteartean, @kilimatzen kontuak: Loiolako kuarteleko militarrak Santiomendin behera sartu ziren Astigarragan, entrenatu bitartean ozen kantari ari zirela. Sare sozialetan hainbatek salatu du militarren presentzia, eta baita kantua ere. Izan ere, Espainiako banderari kantatutako koplari hitz bat aldatu eta kutsu «matxista» hartu diote. EH Bilduk ere gertatutakoa salatu eta senatuan azalpenak eskatuko dituela jakinarazi du: «Onartezina da Euskal Herriko kaleak, oihu matxistak ahotan, Espainiako armadaren entrenamenduetarako erabiltzea. Ez da lehen aldia. Azalpenak eskatuko dizkiogu Espainiako Gobernuari, Astigarragan gertaturikoa errepika ez dadin. Nork baimendu ditu maniobrak?». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!