Diru-laguntzak emango ditu Udalak, etxebizitzetako leihoak aldatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 17a, 01:00

Udalak diru-laguntza deialdia argitaratu du, 2017 eta 2018 urteetan etxebizitzetako leiho eta ateleihoak aldatu iza­na laguntzeko, modu ho­rretan, batetik, «isolamendu akustikoa hobetu», eta bestetik, «energia kontsumoa mu­rriztuko» delako; «etxebizi­tzetako bizigarritasun baldin­tzak hobetzea» bilatzen da.
Diru-laguntza horiek, Kale Nagusia, Apeztegi plaza, Pe­lo­tari kalea, Tomas Alba kalea eta Lanberri kaleetako etxebizitzetarako izango dira.

50.000 euro
Laguntza hauetara bideratutako aurrekontua 50.000 eu­rokoa da, eta eskaerak aur­kez­tu ahala tramitatu eta eba­­tzi­ko dira, «beti ere au­rren­kon­tu-kreditua dagoen bi­tar­te­an». Hala ere, «eskaera haun­dia egongo balitz, aurrekontua haunditu» dezakeela ja­­ki­narazi du Udalak, deialdian.
Eskaerak abenduaren 31ra arte egin daitezke, edo «diru-laguntza emateko aurrekontua amaitzen den unera arte».
Emandako laguntza, ge­hie­nez, egin­­dako inbertsioaren %25ekoa edo onuradun bakoi­tzeko 1.000 eurokoa izango da. 
Baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa: www.astigarraga.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!