‘Bertan bertakoa, Goizueta(n)’ poltsak banatuko dira

Kronika - Erredakzioa 2018ko abe. 8a, 01:00

Bertan bertakoa, Goizueta(n) oihalezko 350 poltsa banatuko ditu Goizuetako udalak, herriko etxe bakoitzeko bana, herritarrek erosketak egiterakoan erabili dezaten. 

Ekimena bertako komer­tzioekin elkarlanean garatu da Goizuetan komertzio sarea indartzeko asmoz, hauen etorkizuna mantendu eta bultza­tzea kontsumitzaileen esku ere badagoela gogorarazi nahi izan dute. Ekimenaren asmoa goizuetarrak herrian bertan kontsumitzeaz kontzientzia­tzea eta eguneroko ohituretan tokiko garapenerako funtsezkoa den kontsumo lokala sustatzea da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!