Asteartea Haur eta Nerabeen Eskubideen Eguna izango da, eta Gaztelekuak ekintza bereziak prestatu ditu egun horri begira. Hain zuzen, festa eguna antolatu du gaurko.
Tailerrak, txokolatea eta musika, arratsaldean
Joseba Barandiaran plazan jarri du zita, arratsaldeko 16:30etan. Batetik, tailerrak egiteko aukera izango da: henna eta txapa tailerrak. Era berean, hormairudia egingo da.
Bestalde, txokolate-jatearekin gozatzeko aukera izango da, eta KI DJak jarritako musikarekin dantzarako tartea ere izango da.
Hori guztiaz gain, kutxa bat jarriko da, gazte eta nerabeek egin nahi dituzten eskaerak jasotzeko.
Asteartean Gaztelekuan, Udal ordezkariak
Kutxan utzitako eskaerak udal ordezkariei zuzenean helarazteko aukera izango da asteartean. Izan ere, arratsaldeko 17:00etan udal ordezkariak Gaztelekura gerturatuko dira, eta bertan zuzenean entzungo dituzte gaztetxoek egin nahi dituzten proposamenak. Erantzuteko konpromisoa ere adieraziko dute.