Negulekuetan izenematea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 17a, 01:00

Negulekuetarako taldea osatu nahi dute Ereñotzun aurten ere, Dobera Euskara Elkarteak eta Katiluzar Guraso Elkarteak. Eta horretarako, zabalik dago izena emateko epea, abenduaren 14ra arte: Doberaren bulegoan (Larramendi 11 behea, Hernani), 943 33 27 99 telefonoan, edo dobera@dobera.eus emailean. Abenduaren 24tik urtarrilaren 4ra izango dira, lanegunetan, 09:00etatik 13:30etara. 3 eta 10 urte bitar­teko haurrentzat dira, eta izena eman daiteke aste baterako (50 euro, bazkideek 40 euro) edo bi asteetarako (90 euro, bazkideek 75 euro).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!