Hitzaldi sorta ederra prestatu dute Ereñotzun, asteburu honetarako. Guztira lau saio izango dira, egun bakoitzean bina, gai ezberdinei buruzkoak. Ludotekan izango dira denak.
Javier Goitiak emango die hasiera gaur, 12:30etan, euskeraren ibilbideari eta balioari buruzko saioarekin. 18:30etan, berriz, Félix Rodrigo Mora idazle eta historialaria izango da hizlari, XXI mendeko Euskal Herriari buruz aritzeko.
Eta bihar izango dira beste bi saio. Aurrena, eguerdiko 12:30etan, Maika Muñoz ariko da, mikroorganismo erregeneratzaile, mikrobiotika edota elikadura sinbiotikoari buruz. Eta ondoren, auzolana izango du hizpide Jasone Mitxeltorenak. Liburu bat idatzia dauka: Auzolanaren kultura.
GAUR, larunbata
12:30etan, Euskeraren ibilbidea eta tresna-bezalako balioa, Javier Goitiaren eskutik.
18:30etan, Euskal Herria desde si misma en el siglo XXI; bagauda,
batzarra, gizabanakoa..., Félix Rodrigo Moraren eskutik.
BIHAR, igandea
12:30etan, Sanar la tierra y el ser humano con la revolución de los
microorganismos regeneradores, la microbiótica y la nutrición simbiótica, Maika Muñozen eskutik.
16:30etan, Auzolana gaurkotasunean, Jasone Mitxeltorenaren eskutik.