«Herriari zerbait aportatzeko» asmoz, osatu du agenda Iturola Elkarlan Sorguneak. Nahiz eta aurretik ere, egin izan dituzten ekintzak, irailetik azarora bitarteko Udazkeneko Agenda izan da aurrenekoa.
Ostegunean izango da azkeneko ekintza, herritarrei irekia: Zaintza plazara! Arratsaldeko 18:00etatik iluntzeko 20:00etara bitarte izango da, Harago eta Arremanitz Kooperatibaren eskutik.
Zaintzen bueltan, ‘zer nahi dugu?’ edo ‘nora joan nahi dugu?’ galderei erantzuten saiatuko dira, hausnarketaren bidetik.
Herritarrekin egin nahi dute hori, hortaz, jardunaldi irekia izango da, eta zaintza zerbitzua ere izango da.
Horren ondoren, abendurako hirugarren Alternaktiba astea ari dira antolatzen; eta aurten, abenduaren 10etik 15era bitarte egingo dutela iragarri dute.