Semifinaletara gerturatzeko lau puntuen bila, Barrenetxea

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 17a, 01:00

Primeran hasi zuen Binakako Txapelketa, Endika Barrenetxea hernaniarrak, aurreneko partidua irabazita. Eta gaur jokatuko du bigarrena, beste lau punturen bila, semifinaletara gertu­ratzeko. Oraingoan bai, Ansa II izango du lagun, aurrekoan ezin izan baitzuen jokatu, sudurra hautsita zeukalako. Matxin III eta Ion izango dituzte aurrean; estreinako jardunaldian, Urri­za eta Zubiriren kontra galdu zu­ten haiek.

Arratsaldeko 16:00etan hasi­ko da jaialdia, Galarretan, eta bigarren partiduan ariko da hernaniarra. Hirugarrena ere, Binakako Txapelketakoa izango da: Ezkurra II eta Etxeberria III, Juanenea eta Endikaren kontra. Bi bikoteek galdu egin zuten aurreneko jardunaldian, eta be­rriro galtzen duenari, oso zail jarriko zaio txapelketa.

Ezin hobeto hasi direnak Uterga eta Azpiroz dira. Oste­gu­nean Urriza eta Larrañagari ira­bazita, zortzi punturekin dira, eta ondo bideratua daukate se­mifinaletara sailkatzeko helbu­rua. Ligaxkako lau bikote onenek egingo dute aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!