«Sukaldean egosten da Iturola»

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 17a, 01:00

Garai bateko baserriekin alderatzen dute Iturola Elkarlan Sorgunea bertako kide Aran Erasunek (Harago aholkulari­tza), Edurne Mendizabalek eta Ibai Fresne­dok (Arremanitz kooperatiba). 

Hain zuzen, ekonomia so­zial eta eraldatzailearen baserria da Iturola; eraikina bera Udala­rena da, baina egun dauden pro­iektuetako ki­deek ku­dea­­tzen dute. Eta baserrietan be­za­laxe, «sukaldean egosten da Iturola», onartzen du Aran Erasunek. 

Pertsonak, osagai nagusia
Anitzak dira Iturola sor­tze­rako­an behar diren osagaiak; eta horietan nagusiena da osagai humanoarena: «Iturolan, eta ekonomia sozial eta eraldatzailean, orokorrean, erdigunean jartzen dira pertsonak, eta bere desioak, bere ametsak, elkar zaintza...». 

Eta errezeta horretan per­tsonen arteko lehia beharrean, horien arteko elkarlana da gakoa: «Iturola espazio bezala baliabide bat da, proiektuen zerbitzura. Eta espazio horren truke, guk dakiguna eta gure denbora ematen diogu komunitateari. Baldintza horietan, gauzak egiteko modu batzuk sortzen dira». Horrek, hain zuzen, egiten du Iturola berezi.

«Hilean sei tximeleta askatu behar ditugu»
Denbora-bankuaren bitartez, eskaintzen diote tartea batetik, bakoitzaren proiektuari berari, eta bestetik, Iturola proiektuaren komunitateari: «hilabetean sei tximeleta askatzen ditugu, edo hobeto esanda, gure denboraren sei unitate ematen dizkiogu Iturolari. Hau da, gurea den zerbait ematen diogu besteei», azaltzen du Erasunek. 

Diotenez, berez, unitate ba­koitzak ordubeteri dagokio, baina onartzen dute: «oraindik oreka bilatzen ari gara». 
«Irizpide batzuen baitan» askatzen dituzte ‘tximeleta’ ho­riek, eta kontabilizatzeko sis­tema daukate, baita ere, su­kaldean, proiektu guztien to­pa­lekuan. «Oraindik ikasketa-proze­su­­an» daudela onartzen du Ibai Fresne­dok. 

Eta ikasketa horretan, be­ren artean «elkar ikastea» fun­tsezkoa da.

Balore zehatz batzuen bueltan
Elkarlan eta kooperazio horietaz aparte ere, badira Iturola Elkarlan Sorguneak berezkoak diren hainbat balore, Erasun, Mendizabal eta Fresnedok, baita beste proiektuetako kideek oso barneratuta dituztenak. Horiek dira, besteak beste: sa­rea, parekidetasuna, berrikun­tza soziala, euskerarekiko konpromisoa, ingurugiroarekiko konpromisoa, kulturartekotasuna, sorkuntza...

Hamaika proiektu, egun
2018ko maiatzean inauguratu zuten topaleku horren parte dira egun, ekintzailetzatik sortutako hamaika proiektu: Ark, Arremanitz, Batura egitasmoa, Bira produkzioak, EH!Trip, Harago Aholkularitza, I Do Photography, Ingutek, Mirari Legarreta administrazioa, Soy Thaïs Naiz eta Txukuntzen. 

Orokorrean, zerbitzuen sektoreari dagozkion proiektuak dira: «interdisziplinarrak ga­ra», onartzen dute.

Nahiz eta hamaika proiektu dauden, Iturolako kideek diotenez, «orain trantsizio mo­men­tuan gaude. Hasieratik zegoen proiektu batek, Ta­Puntuk, aste honetan egin du hegaldia, eta KoopFabrika ekin­­­­tzailetza programa hastear da», nabarmentzen du Edur­­ne Mendiza­balek.

Bi bide, Iturolan sartzeko
Edozeinentzat dago aukera, bere proiektua aurrera eraman ahal izateko, Iturolan sartzekoa. Hori bai, bertaratzeko bi bide aipatzen dituzte Iturolako kideek: bata, Beterri-Burun­tzako Ekinean zerbitzua; eta bestea, KoopFabrika. 

Beterri-Buruntzako Udalek eskaintzen duten zerbitzua da Ekinean, enpresa-ideia sortzen eta martxan jartzen laguntzen duena: ekinean@andoain.eus edo 943 30 42 21.

Beterri-Buruntzako Ekinean programa edo KoopFabrika dira Iturolan sartzeko bideak.


KoopFabrika, aldiz, ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa da, Mondragon Uniber­tsi­ta­teko Lanki ikertegiak, Ola­tu­Koop sareak, Bagarak, EHU­ko GEZKI Gizarte Ekonomia Zu­zenbide Kooperatiboaren Insti­tu­tuak eta Debagoienako garapen agentziak, Beterri-Bu­run­tzako udalek eta Oarsoaldea garapen agentziak lankidetzan antolatutakoa. Informazio ge­hi­a­go­rako: info@koop­fabrika.­eus.

Hiru fase
Iturola Elkarlan Sorgunean bost urtez egon daiteke proiektu bat bertan; tarte hori hiru fasetan banatuta: pentsatu, sortu eta egonkortu. Aurreneko fasea proiektua pentsatu eta garatzen hasteko erabiliko da; horretarako, urtebeteko epea izango da. Bigarrena, proiektua garatzen jarraitzeko izango da, eta fase horretan beste hiru urte egon ahal izango dira. Azkenik, egonkortze-faseari esker, azkeneko urte bat luzatu ahal izango da. 

Horiek osatuta egin berri du hegaldia TaPuntu kooperatibak, Iturolako gainontzeko ki­deen ustez, «ibilbide eredugarria» eginda. 

Elkarlanak, Iturolatik kanpo
Elkarlana da Iturolaren zutabeetako bat, ez bakarrik ba­rruan, baita kanpoan ere: «as­moa da gure zerbitzua ez izatea bakarrik hemen gera­tzen den zerbait, baizik eta sozialki ekarpen bat egitea eta saretze bat sortzea eskualdearen beharrei erantzuteko ze aportatu dezakegun ikusteko». 

Bide horretan, dagoeneko badituzte bi bidelagun: An­doain­go Martin Ugalde kultur parkea eta Usurbilgo Kabiene co-working espazioa. Haiekin elkarlanerako eremuak hasiak dituzte jada. 
Martin Ugalde kultur parkearekin, adibidez, gurutzatu dituzte hainbat formazio-saio.

«Oso aberasgarria da, eta ikasteko izugarrizko espazioa da


«Hemengo moduek aukera ematen dizute zure bideaz jabetzeko»

Daramakiten denborarekin, ba­­­­­lo­razioa egiteko moduan dau­de Aran Erasun, Edurne Mendi­zabal eta Ibai Fresnedo. Hirurek  positibotzat jo dute orain artekoa: «oso aberasgarri da, eta ikasteko izugarrizko espazioa da», Mendizabalen ustez. 

Berak dio, baita ere, «aukerak» ematen dituela hainbat kontutarako: «jendartean eraldaketarako bideak sortzeko, zure bizitza hobea izateko, pro­iektuan hainbat gauzari arreta berezia jartzeko eta herrira be­gira ere, lanak egiteko».

Fresnedok Bailarak egindako apostua bera jartzen du ba­li­o­an: «garrantzitsua da ez de­lako asistentziala; zu zatoz, beharrak dauzkazu eta horiek joaten dira ateratzen, eta la­guntza behar baduzu eska­t­zen diozu hemen dauden bi teknikariei, eta bidelagunak izango dira. Norberak bere gurditxoa bultzatzen du».

Aran Erasunen ustez, «he­mengo moduek aukera ematen dizute zure bideaz jabetzeko». Eta ez hori bakarrik: «po­sible izango ez litzakeena, he­men posible da!». Erasunen­tzat asko da Iturola ematen ari zaiona, horregatik argi dau­ka: «nik ikusten dut neure burua Ituro­la­rekin iraunkorki lotuta». 

Sukaldetik pixkat urrunduta bada ere, Iturolako familiari lotuta ja­rraituko baitute haiek, bertatik hegan egin ondoren. 

EGUNGO PROIEKTUAK

ARK
Enpresen marka egiten du, ikusgarri egitea eta mugimendua sortzea da helburua.

ARREMANITZ
Sexuen aniztasuna, parekidetasuna eta tratu onak sustatzen dituzte. Aniztasuna zabaldu nahi dute.

BATURA EGITASMOA
Euskal Herriko kolektibo eta pertsona 
ezberdinen arteko gogoetatik sortutako proiektua; helburua da ekonomia sozial eta eraldatzailearen baitan kokatzen diren 
erakundeen mapa osatzea.

BIRA PRODUKZIOAK
Diseinu eta ikusentzunezko zerbitzuak 
eskaintzen dituen kooperatiba bat da.

EH!TRIP
Familia-enpresa da. Euskal diasporako 
lagunei Euskal Herriko bazterrak hurbiltzea 
du helburu.

HARAGO AHOLKULARITZA
Enpresa, talde eta pertsonentzako 
aholkularitza, formazioa eta bidelaguntza eremu organizatiboan.

I DO PHOTOGRAPHY
Argazkilari profesionala. Ezkontzak eta askoz ere gehiago egiten du.

INGUTEK
Ingutek hondakinen kudeaketan eta bai industrian, baita eraikinen energiaren e
raginkortasunean ere espezializatutako 
ingeniaritza bat da.

MIRARI LEGARRETA ADMINISTRAZIOA
Administrazioko lanak egiten ditu.

SOY THAÏS NAIZ
Online negozioetarako diseinu grafikorako gakoak.

TXUKUNTZEN
Zure espazioa ordenatu eta antolatzen lagunduko dizu. Bertan lasai eta gustura bizi edo lan egin dezazun.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!