Maider Huizi eta Amaia Irazustabarrena hernaniarrek Munduko Pilota Batzarrak antolatutako torneoaren txapela lortu zuten larunbatean, Sopelako frontoian, Murillo eta Saezi 18-25 irabazi eta gero. Hernaniarrak aurretik hasi ziren, baina aurkariak hurbiltzea lortu zuten. Bai batzuk eta besteak ibili ziren aurretik eta amaiera arte ez zen erabaki. Oso tanto ederrak ikusi ziren.