Musikarien patroia gogoan, dantzari, txistulari eta Bandak

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 17a, 01:00

Hainbat musika emanaldi izango dira herrian datozen egunetan, Santa Zeziliaren omenez. Musikarien patroia­ren eguna da azaroaren 22a, eta horren bueltan antolatu dira kontzertuak. Gaur, bi.

Eguerdian, dantzari, txistu­lari eta tronpeta-joleak ariko dira Kaxkoan barrena, eta ilun­tzean, Musika Bandak emango du kontzertua.

Kale-buelta, eguerdian
Elkarrekin ariko dira Ttarla dantza taldea, Hernani eta inguruetako txistulariak eta tronpeta-joleak. Eguerdiko 12:30etan jarri dute zita, Plazan, eta Kaxkoan barrena ibiliko dira kale-bueltan.

XX. mendeko maisulanak, Musika Bandak
Eguneko bigarren emanaldia, Musika Bandak 19:00etan Bite­rin emango duena izango da.

Denera, 60 musikari baino gehiago igoko dira oholtza gainera, eta askotan ikusten ez diren musika-tresnak ere joko dituztela jakinarazi dute, klari­nete eta saxofoi kontra­ba­xuak, esaterako.

Sei obra joko dituzte, «XX. mendearen lehen zatian ida­tzi­­­tako maisulanak» denak. Mu­sika bandarako originalak dira lau obra, eta moldaketak, beste bi: Fanfare for the common man (Aaron Copland), He-Down, Rodeo (Aaron Co­pland), Va­lencia (Santiago Lope), Rap­so­dia Vasca (Vicente Be­hobide), Júpiter, The Planets (Gustav Holst) eta First Suite in Eb, I Chaconne, II Intermezzo, III March (Gustav Holst). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!