Ariketa fisikoa eta erlajazioa proiektu bakar batean elkartuta sortu zen Ekigai. Yoga, pilates eta fitnessaren onurak areagotzeko, kolunpio bereziak erabiltzen dituzte, eta horrek egiten ditu desberdin. “Aero” deitzen diote diziplina horri, eta ongizatearentzat benetan lagungarria da. Seguru Ianire Cortes irakasleari bezainbeste gustatuko zaizuela ibilbide berria.
Antziola kaleko 4garren zenbakian dago Ekigai, 10 lokalean, eta gaur 19:30etatik aurrera kirol berri hau probatzeko aukera eskainiko die Ianirek gerturatutakoei