Egin Zotz! kanpainaren barruan, afari maridatua egingo da ostegun honetan, hilak 15, Errioguarda jatetxean, Euskal Sagardoarekin. Erreserbak telefonoz egin behar dira: 943 33 02 91.
Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako sagardo desberdinak eta Errioguarda jatetxeak okasiorako prestatu dituen platerak dastatu ahal izango dira, sagardoaren eta produktuen inguruko azalpenak entzutearekin batera.
Menua, 26 eurotan hau izango da: piper eta bakailao brandada tosta, arroza onddoekin, arraina, txahal masailak saltsan patata purearekin, postrea, kafea, eta Euskal Sagardo desberdinak. Afaria, 20:30etan hasiko da.