Desgaitasunari Buruzko I. Zinemaldia ospatzen ari da azaroaren 8tik azaroaren 16ra. Herri desberdinetan ari dira pelikula, laburmetrai eta dokumentalak eskaintzen. Honela, Hernanin ostiralean hiru film laburren emanaldia egongo da Orona Fundazioko Auditorioan, ostiralean.
Eskainiko diren laburmetraiak C.O.D.A., Distintos eta Elena izango dira, 19:00etatik 21:00etara.
Sariak ere banatuko dira
Saio guztien sarrera dohainik da eta borondatezko ordainketak onartuko dira. Jaialdian ateratako argazki eta bideo guztiak, sare sozialetako erabilpen publikorako izango da. C.O.D.A. laburmetraia Veru Rodriguezek zuzentzen du eta zazpi minutuko iraupena du. Distintos, Josevi Garciaren 20 minutuko lana da eta Elena Hugo Martinezek zuzentzen du eta 12 minutukoa da.
Komunikazio oztopoak ekiditeko helburuarekin antolatu da eta hiru filmak izango dira Hernanin proiektatuko diren azkenengoak. Ondoren zinemaldiko sariak banatuko dira.