Inauterietako kartela aurkezteko epea, abenduaren 10era arte

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 16a, 01:00

Dagoeneko zabalik dago epea, 2019ko inauteriak iragartzeko kartel lehiaketan, proposamenak aurkezteko. Deialdia egin du Hernaniko Udalak, eta aben­duaren 10eko eguerdiko 14:00ak arte aurkeztu daitezke lanak, Biteri kultur etxean; kartazal itxian, eta sinadurarik gabe.

32 zentimetroko altuera eta 48ko zabalera izan behar dute lanek, eta formatu digitalean aurzkeztu behar dira ezinbestean, 300 ppp erresoluzioan eta CMYK erako koloretan; aukera dago, digitalarekin batera, pa­perean edo kartoi-luman ere aurkezteko. Hernaniko Inaute­riak 2019 izenburua izan behar du kartelak.

Proposamenak jasota, Inau­terietako Jai Batzordeak egingo du aurreneko aukeraketa bat; herritarrek bozkatuko dute gero, abenduaren 12tik 26ra, Biterin edo internet bidez; eta Kultura Batzordeak be­rretsi on­doren, abenduaren 28an jakinaraziko da irabazlea.

600 euroko saria, irabazleak
Aukeratutako kartela izango da, datorren urteko inauteriak iragartze­ko erabiliko dutena; eta lan horren egileak sari po­toloa jasoko du: 600 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!