Eizagirre ahizpak, txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 15a, 01:00

Hernaniko kiroldegian ospatutako Gipuzkoako seniorren txapelketan Nagore Eizagirre (-63) eta Ainara Eizagirrek (-57) txapeldun izatea lortu dute. Bestalde, infantilen taldekako txapelketan, hernaniar neskak; (Uxue Jaurrieta, Joana Tolaretxipi eta Ainhoa Lopez) finalera iritsi baina irabazi ezin eta bigarren postuan geratu dira. Asteburu honetan Bizkaian ospatuko den Euskadiko Txapelketan arituko dira bi ahizpak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!