41 kontratu gauzatuko dira enplegua sustatzeko eskualdean

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 15a, 01:00

41 kontratu gauzatuko dira guztira Beterri-Buruntza esku­aldean. Lanbidek aditzera eman du­en Tokiko enplegu ekintzak deialdiaren ebazpena dela eta Beterri-Buruntzako Udalak (An­­doain, Astigarraga, Herna­ni, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil) proiektu desberdinak kudeatuko ditu eskualdeko lan­gabetuen lan egoera hobetzeko asmoz.  

Ekintza horiek udaletxeetako eta enpresetako eremuetan laburbildu daitezke. 

Udaletxeetako proiektuetan 22 kontratu
Abenduak 31a baino lehen 22 kontratu burutu beharko dira eskualdeko udaletxeetan proi­ektuak burutzeko. 

Gazte langabetuek eta ema­kumezkoek lehentasuna izango dute hurrengo sei proiek­tuetan: Eskualdeko Guz­tion proiektuan bi aparejadore kontratatuko dira; Kontra­ta­zio­rako dirulaguntzen dinamiza­tzaile bat; marketing komer­tzi­aletarako kudeatzailea, la-­n­e­­­ratze enpresa baten inguruko bideragarritasun plana egiteko teknikaria; maskoten kon­tzientziazio kanpaina bu­rutuko duen teknikaria; eta in­tsertzio soziolaboralerako teknikaria. 

Lan Mundura sartzeko zailtasunak dituzten taldeentzat 15 kontratu egingo dira: 1. mailako ofiziala (margolari eta igel­tsero) 5 pertsona; 2. mailako ofiziala (igeltsero), bi pertsona; eta 8 peoi (brigada).

Lanbidek kudeatuko ditu eta www.lanbide.eus helbidean argitaratuko dira lan eskain­tzak eta bertan eman beharko da izena. Kontratu bakoitzaren iraupena proiektuaren araberakoa izango da baina kontratuek lanaldi osoan bost hilabeteko batazbestekoa iraupena izango dute. Lehentasuna dute eskualdeko biztanleek. 

Dirulaguntzak enpresetan 19 kontrataziotarako 
Enpresetan kontratazioak bu­rutzeko 19 dirulaguntza kudeatuko dira eta eskualdeko en­presa guztiak izan daitezke laguntza hauen onuradun. Kontratua eskualdekoa den  langabetu bati egin behar zaio eta 3 hilabeteko iraupen minimoa izan beharko du, lanaldi osokoa. Laguntzak Andoaingo Urigain etxean eskatu beharko dira eta, horiek, konkurtso bidez emango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!