Harrobiaren irudia definitu da

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 15a, 01:00

SbHarrobira! prozesuaren par­tehartze fasea amaitu da. Ber­tan, Santa Barbara harro­biko etorkizuneko parkearen erabi­lerak, erabileren multzo­ka­tze­ak, eskuhartzeak eta diseinu irizpideak definitu dira. «Na­turarekin erres­petu­tsua, kon­plexua eta anitza den par­ke bat irudikatzen da, non es­kuhartze harmoniko eta bide­ragarriak planteatzen di­ren. Plantea­tutakoaren es­pa­­rruan, gutxie­neko diseinu na­hi­koa duten supo­sizioan soluzioak de­fini daitezke, kalitatea ez kentzeaz batera izaera natu­rala indar­tuz eta propo­saturikotik hurbil egonez».

Lau gune definitu dira 
1. Sarrerako gunea: egun dau­den eraikinen berreskuraketa planteatzen da, kultura, adi­erazpen artistikoa, harrobiko historiaren eta naturaren infor­­mazioarekin lotutako era­bilerak proposatzen dira. Gune honetan biltzen dira zerbitzu nagusienak, komu­nak esaterako.

2. Jolas eta egonaldirako gune bat: erabilerak beraien artean nahasten dira eta ko­lek­tibo guztien elkarbizitza ahalbidetzen dira. Piknik eta jo­las mahaiak, tirolina, txi­rrista moduko egurrezko jola­sak eta egoteko gu­neak daude.

3. Kirolerako gune bat, bertan, adin guztientzako, bai­­na bereziki nerabeei zu­zendutako bizikleta parke bat (bike-park) proposatzen da. Herrian nerabeei zuzendutako azpiegitura faltaren inguruan hausnartu da eta parkeak gabezia honi kalitatezko eran­tzun bat eman die­zaiokela uste da.

4. Naturaren goza­mene­rako gune bat, hamakekin eta izar behatoki batekin. Dagoen lakua parkean txertatzea eta behaketarako leku pribile­gi­atu bezala, harrobiko fron­te­ko terrazako sarbidea berres­kuratzeko aukera teknikoak ebaluatzea propo­satzen da.

Oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbidea, aparkalekua eta argiztapena gunearen arabera
Gune guztiak oinez­koek eta bizikletek parte­ka­tzen du­ten ibilbide nagusi batek lo­tzen ditu eta parkeko hego­aldeko muga definitzen du.

Eraikinetako gunean, ibil­gailu pribatuen sarbidea ber­ma­tzeko aparkaleku bat pro­po­satzen da eta sarrerako gu­nean mugikortasun zailta­su­nak dituztenentzat edo piknik erabilera errazteko zama­lanak ahalbidetzeko arautu­tako aparkaleku bat.

Parkeak inolako itxiturarik ez duela izan behar kontsi­deratzen da. Argiztapen artifi­zi­alaren funtzionamenduak arautuko ditu egunean eta urtaroetan zehar dauden era­bi­lera aukerak. Argiz­tapenak gune bakoitzaren izaeraren arabera intentsitate ezber­dina izango du. Sarrerako gunetik aurrera, planteatutako era­bilera motaren arabera inten­tsitatea jaitsiko da.

Zuhaitzak landatu, aintzira txikiak eratzea, energia berriztagarrien erabilera
Harrobiko frontea berres­kuratzeko teknika naturalen era­bilera lehenesten da, se­gur­tasun zirrinda naturalak definituz. Dena den, ez da baz­tertzen puntualki beste­lako teknikak erabiltzea, esa­te­ra­ko, terrazarako gu­nean sarbi­dea ahalbi­detzeko arris­kuak ekidinez.

Herritarrak inplikatuz, to­ki­ko zuhaitzak landatzea plan­­­­­teatzen da. Uraren era­bi­lera ere funtsezkotzat jotzen da eta proposatzen da aintzira txikiak eratzea galdutako eko­sistema berreskuraketa ahal­bi­detzeko. Era berean, energia berriz­tagarrien erabilera pro­po­sa­tzen da beharrezko ins­tala­kuntzak elikatzeko, to­kiko lekuaren izaerarekiko eta in­gu­­­­ru­menarekiko erres­pe­tu­a­gatik.

Laister egingo da itzulketa jar­dunaldi bat. Bertan, proze­su­aren emaitzak azal­du eta, horiek gauzatzeko bu­ru­tuko diren pausuak ere argi­tuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!