Doberak 25 urte betetzen ditu aurten eta datorren azaroaren 24an izango da, 25 urteak ospatzeko festa. Eta egun horretarako, egun osoko egitaraua prestatu dute. Kantu bazkaria ere egongo da Xalapartan, Imanol Kamio eta Aitor Atxegaren eskutik. Txartelak salgai daude, azaroaren 16ra arte, 25 euroan eta bazkideentzat 20.