Musikarien egun haundia, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 14a, 01:00

Santa zezilia eguna aza­ro­aren 22an ospatzen da, baina datorren larunbatean, hilaren 17an, hainbat ekitaldi antolatu dira. Lehenengoa Kaxkoko ka­leetan zehar antolatu da.  Her­nani eta inguruko txis­tula­riak, tronpeta joleak eta Ttarla dan­tza taldea, 12:30etan, ir­ten­go dira. 

19:00etan, Bi­teri kultur etxe­ko audi­torioan, Hernaniko Musika Bandak zita hartua du bere jarrai­tzaileekin kontzertu berezi bat eskaintzeko.

Kontzertu honetan 20­ga­rren mende hasierako obrak eskainiko dira. Hernaniko Musika Bandak 60 musikari baino gehiago  jarriko ditu ohol­tza gainean. Hernanin inoiz ikusi ez diren instru­mentuak izango dira: kla­rinete kontrabaxua, saxo­foi kontrabaxua, bost tronpa, zor­tzi tronpetalari… di­men­tsio erraldoi honekin soilik lor­tu daiteke obra hauen inter­pretazio egokia.

Hernani Errotzenen eskutik
Hernani Errotzenen eskutik, 20:00etan, Donosti Ereski Gregoriar Scholaren kontzer­tua egongo da San Joan Bataiatzalea parrokian. Gipuz­koako, azken mendeetako Kodize edo Kantoraletatik aukeratutako abesti sorta bat eskainiko dute eta tartean Joan Manuel Larrarte Herna­niko parrokian orga­nista izan zenaren obra bat ere entzun ahal izango da. Hernaniko organista eta lehen letretako maisua izan zen Larrarte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!