Bi zita berezi, gazte eta nerabeekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 14a, 01:00

Larunbata festa eguna izango dute gaztetxoek, Haur eta Nerabeen Es­ku­­bideen Eguna medio. Horrela, 16:30etatik aurrera festa giroa izango da JB plazan, edo euria egiten badu, Txomiñenean: henna eta txapa tai­lerrak, pareta margotzea, txokolate-jatea, DJ Kirekin dantzaldia eta es­kaerak jasotzeko kutxa izango dira. Hilaren 20an, berriz, udal ordezkariak gerturatuko dira Gaztelekura, gazteen proposamenak entzutera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!