Zigorrik egon daitekeen aztertzen, Udala

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 14a, 01:00

Bizilagunek helarazitako ke­xak kontuan hartuta, Udalak azaldu du «onartezina» dela Gazte Asanbladak izan­da­ko por­taera, «baimenik ez zuten or­dutegian kontzertua anto­la­tzeagatik», eta hori ho­rre­la, «Gazte Asanbladak bere ekin­tzak antolatzeko udal diru-laguntza jasotzen duenez, Uda­lak aztertu egingo du debekua ez betetzeagatik zi­gortu daite­keen».

Ordutegitik kanpo
Udalak azaldu du Gazte Asan­bladak baimena eskatu zuela duela bi larunbat kon­tzertu bat antolatzeko, pala txapelketa eta afari herrikoiaren ondoren, goizeko 02:00etan hasita ordubetez. 

«Udal gobernu taldeak bai­mena eman zien kontzertu hori 01:00ak arte antolatzeko, ho­rrela, tabernetako terra­ze­tako neguko ordutegiarekin bat egiten zelako». Baina kon­tzertua 03:00ak arte luzatu zen, eta horregatik, «bizilagu­nen artean sortutako ezine­gona eta lotarako sortutako zailtasunak» ulertzen dituela dio. «Gazte Asanbladak Udalak esandakoari ez entzuna eginez antolatu zuen kontzertua». Neurriak hartzea aztertzen ari da orain. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!