Larunbatean bat egin zuten udal ordezkari guztiek Memoriaren Egunarekin, eta lore-eskaintza egin zitzaien biktimen familiei. Lau biktimia daudela jasotzen da Iñigo Urkullu lehendakariak eta Jonan Fernandez bakegintzarako eta bizikidetzarako idazkariak aurkeztutako 1960-2015 arteko txostenenean: 1978an poliziak su-armaz hildako Joseba Barandiaran Urkola, 1979an GAEk eta BVEk tirokatu zuten Tomas Alba Irazusta, 1984an GALek tiroz hildako Bixente Perurena Telletxea, eta 1985ean GALek su-armaz hildako Agustin Irazustabarrena Urruzola. Lore-eskaintzaz gain, «biktima guztiei egiten zaien omenaldi gisa», Astigarragako bandera haga-erdian egon zen egun osoan, Udal Gobernuak azaldu bezala.